2026ko azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorrak

Hauteskunde-mahaien zozketaren emaitza

Andoaingo Udalak sistema hau ezarri du, eta nahikoa da pertsona bakoitzaren datuak sartzea, hauteskunde-mahaietako kide, mahaiburu, mahaikide edo horien ordezko izateko izendatu duten ala ez jakiteko (mahaikide bakoitzarentzako bi ordezko izendatzen dira).

Kontsulta horri emandako erantzuna ezezkoa izateak ez du esan nahi pertsona hori ez dela izendatuko ez titular gisa, ez lehen edo bigarren ordezko gisa. Adierazi behar da kargu bakoitzerako hamalau ordezko hautatu direla zozketan, eta datu horiek gorde direla Udalaren artxibo informatikoetan. Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak hainbat kasu salbuesten dituelako ezin bada bermatu hauteskunde-mahairen bat eratuko dela, aipatu zerrenda erabiliko da postu horiek betetzeko eta dagokien pertsonei zuzenean jakinaraziko zaie.

Mesedez, eman zure NAN-AIZ eta jaiotze-data

Balio juridikorik gabe emandako informazioa, ez du ez eskubiderik ez betebeharrik ematen, hauteskunde-mahaikideei hauteskunde-legearen arabera jakinaraziko zaie